35 lagunek eman dute odola azaroko ateratzeetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2010eko azaroaren 26a

Hurrengo hitzordua apiril aldean egingo dute. Bien bitartean elgetarrek Bergarara jaitsi beharko dute odola ematera.

 

Odol-emaileen elkarteko kideak pozik dira eguenean 35 odol-emaile hurbildu ziren-eta odola ematera. "Kopuru polita da. Eguraldi txarra zen eta horrek ere lagunduko zuen, baina pozik egoteko moduko kopurua da", esan du elkarteak Elgetan duen ordezkari Maria Asun Agirrek. Urtean bitan igotzen da sendagile taldea Elgetan odol-ateratzeak egitera. "Urrian egin ohi ditugu udazkeneko odol-ateratzeak eta aurten atzeratu egin digute txanda, baina ondo joan da", esan du Agirrek. Hurrengo hitzordua apiril alderako egingo dute. Bitartean Bergarara jaitsi daitezke Elgetako odol-emaileak odola ematera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak