Oxel Erostarbe Goiena telebistan elkarrizketatuko dute martitzenean

Larraitz Zeberio Lekuona 2010ko aza. 29a, 10:00

Zuzenean, 19:45ean, elkarrizketatuko dute Elgetako alkatea Eneko Azkaratek eta Arritxu Barrusok. Herritarrek ere galderak egiteko aukera izango dute.

Elgetako kontuak izango dira protagonista martitzenean, hilak 30, Goiena Telebistaren Magazinea saioan. Oxel Erostarbe alkatea elkarrizketatuko dute Arritxu Barruso eta Eneko Azkarate kazetariek 19:45ean hasita zuzenean egingo den saioan. Herrian hartutako azken erabakiak, bultzatutako azken proiektuak eta oraindik ere egiteko daudenak izango dituzte hizketagai, besteak beste.

Galderak egiteko bideak

Alkateari zure galdera egiteko deitu 943 25 05 05 telefono zenbakira, idatzi telebista@goiena.com posta elektroniko helbidera edo erabili Skype (Goiena Telebista) edo Livestream (livestream.com/goienatv).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak