Zaborren kudeaketa eta etxebizitza politika herritarrekin hausnartzeko beharra

Larraitz Zeberio Lekuona 2010ko aza. 22a, 13:24

Hamar herritar elkartu ziren azaroaren 18an Elgeta 2020 proiektuaren barruko bigarren lan bileran parte hartzeko. Hirigintza, herriaren garapen ekonomikoa, tokiko turismo iraunkorra eta natura ondasuna izan zituzten hizpide.

 

Hondakinen kudeaketaren inguruan herritarrekin hausnarketa bat egiteko beharra azpimarratu zuten lan bileran parte hartu zuten herritarrek; nolako eredua nahi den erabaki, ziklo osoa kontutan izanda, hau da, zaborra sortzen denetik zabor horri ematen zaion tratamendura arte.

      Etxebizitza berriak egiteko beharraren gainean nabarmendu zen etorkizunera begira nolako herria nahi den definitu beharra dagoela. Hortik abiatuta etxebizitzen beharra ezagutu, eta etxebizitza beharrik balego, bide ezberdinetatik erantzuten saiatu: zaharberritzea bultzatu, alokairua sustatu, eta gazteek herrian etxebizitza prezio duin batean eskuratzeko aukerak landu.

 

      Azkenik, nekazaritza eta bertako produktuak bultzatzeko elkarlanean bitartekaririk eskatzen ez duten formulak bilatu behar direla ondorioztatu zen.

Hurrengo, abenduaren 2an

Hurrengo bilera, azkena, abenduaren 2an egingo dute. Herritar guztiak daude 19:00etan hasita kultura etxean egingo den lan bilerara parte-hartzera gonbidatuak. Informazioa gehiago eskuratzeko edo proposamen partikularrak egiteko jo udal webgunera, Elgeta 2020 facebook orrira edo idatziz udaletxeko sarreran dagoen herritarren postontzira.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak