17 kilo gaztaina erre ditu guraso elkarteak

Larraitz Zeberio Lekuona 2010eko azaroaren 20a

Urteroko gaztaina-erre eguna egin dute. Eskolako neska-mutikoak 15:00etan hurbildu dira Herriko plazara.

Egun berezia izan da gaur Elgetako herri eskolako neska-mutikoendako. Binaka lerroan jarri eta Herriko plazara egin dute 15:00etan. Bertan zain zeuden Maala guraso elkarteko kideak. 17 kilo gaztaina zituzten prest umeen, irakasleen eta gurasoen artean banatzeko. Hainbeste kilo gaztaina erretzeko ardura aurten ere Jose Monterrosorena izan da.

Lehenengo kantuan

Borobilean ipini dira eta kantuan egin dute lehenengo eskolako neska-mutikoek. Nagusienek txirula jo dute eta amaitutakoan egunkariko orri bana hartu, kukurutxoa egin eta gaztaina beroak jasotzeko lerroan ipini dira. Txikienek lehenengo eta nagusienek gero dozena erdi bana gaztaina jaso dituzte. Nahikoa lan izan dute haiek zuritzen, baina gustura jan dituzte gehienek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak