Despertar los sentidos dantza konpainia eta Bergarako musika eskolako neska-mutikoak domekan Espaloian

Larraitz Zeberio Lekuona 2010ko aza. 20a, 00:03

12:00etan izango da musika emanaldia eta 18:30ean dantza ikuskizuna.

Despertar los sentidos dantza konpainia oso berezia da izan ere konpainia gutxi daude bere ikuskizunak down sindromea duten neska-mutikoekin egiten dituztenak. Aurretik ere Elgetako kafe antzokian egondakoak dira, baina oraingo honetan Barreras izeneko ikuskizuna ekarriko dute Espaloira. Emanaldia 18:30ean hasiko da.


Musika ikasleak, eguerdian
Aurretik, 12:00etan, emanaldia egingo dute Bergarako musika eskolako ikasleek. Hiru taldek osatuko dute audizio hori. Lehenengo biolina Suzuki metodoaren bitartez ikasten duten neska- mutikoak igoko dira eszenatoki gainera. 4-10 urte bitartekoak dira guztiak eta tartean izango da Katxalin Otxoa elgetarra. Txistu taldeak eta soka taldeak ere euren emanaldiak egingo dituzte. Sarrera 2 euro da. Elgetako musika ikasleei dagokionez, jakin abenduaren 30erako ari direla emanaldia prestatzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak