Udala eta Bizikasi-ren artean antolatuta, 'Dementziak: nola jokatu eta jarrera nahasteak nola maneiatu' ikastaroa eskainiko dute hilaren 29an hasi eta abenduaren 22ra arte. Astelehenetan eta eguaztenetan egingo dira eskolak 17:00etatik 19:00etara. Hilaren 25a da izena emateko azken eguna. Argibide gehiago 943 769 394 telefono zenbakian.