Azarorako amaituko dute txirrindugune berria

Lander Muñagorri 2010eko azaroaren 12a

Hilerriaren ondoan egiten ari diren eta proiektua herriko gazteen ekimenez sortu zen.

Elgetako txirrindugune berria egiteko lanak amaitzeko bidean daude. Atletismo pista baten itxuran egiten ari dira txirrinduendako bideratutako gunea, eta aldapak eta saltoak egiteko prestatuta egongo da. Hasitako lan horiek amaitzeko segurtasun hesia jartzea eta betelana egitea falta dira. Lurra sartzeko lanak atzeratu egin direla jakinarazi dute Udaletik, eguraldia dela-eta lokatz ugari sortu baita.
     Gazteendako eta zaharrendako egongo da bideratuta txirrindu gune berria, eta haurrek nagusien laguntzarekin erabili beharko dute. Gunera sartu ahal izateko, bestalde, ezinbestekoa izango da kaskoaren erabilera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak