Ostatu jatetxean elkartu ziren domekan urteroko bazkaria egiteko. Eguraldi kaxkarrari aurre eginez zortzi lagun batu ziren mahaiaren bueltan, sei emakumezkoa eta bi gizonezko. Elgetako, Uberako eta Angiozarko kintoak dira. Urtero egiten dute hitzordua eta jakin dugunez ondo joan zen bazkaria. Azken urteko pasarteak eta berriak elkarri kontatu, aspaldiko kontuak gogoratu... umore ederrean eman omen zuten eguna.