Osasun zerbitzua zabaltzea, eta batez ere pediatria zerbitzua, lehentasunezkotzat jo dute herritarrek

Larraitz Zeberio Lekuona 2010eko azaroaren 9a

Eguenean, hilak 4, egin zuten 'Elgeta 2020' proiektuko lehenengo herri batzarra. Udaletik adierazi dute emaitza interesgarriak eman dituela lehenengo bilera horrek.

14 herritar elkartu ziren herriko kultura etxean Elgeta 2020 parte-hartze proiektuko lehenengo lan bilera egiteko. Osasun publikoa, mugikortasuna, ibilgailuen zirkulazioa, herriko garapen soziala, herri bizitza eta harremanak eta herritarren parte hartzea izan zituzten aztergai.

Ondorioak

Lehentasun moduan agertu ziren osasun zerbitzua zabaltzea, batez ere pediatra zerbitzua. Ezinbestekotzat jo ziren elkarte eta herri mugimenduak laguntzea zein kalitatezko garraio publikoa ipintzea. Azkenik, adostu zuten garrantzitsua dela herri barruan autoen zirkulazioa murriztea.

Hurrengoa, azaroaren 18an

Hurrengo saioa hilaren 18an egingo dute, 19:00etan kultura etxeko liburutegian. Hizketa gai izango dituzte hirigintza (lurrak, etxebizitza, industrialdeak, aisialdi guneak, energia berriztagarriak, efizientzia energetikoa, ur sareak, gasa, ur zikinak, zaborrak eta birziklapena…), garapen ekonomikoa (enpresak, baserritarrak, dendak, ostatuak, zerbitzuak…), tokiko turismo iraunkorra nola bultzatu eta natura ondasuna. Herritar guztiak daude bertan parte hartzera gonbidatuak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak