Ikastaroa antolatu dute jarrera nahasteak dituzten gaixoen zaintzaileendako

Larraitz Zeberio Lekuona 2010ko aza. 9a, 15:22

Azaroaren 29an emango diote hasiera, gazteleraz egingo dute eta prezioa 15 euro da.

Elgetako Udalak eta Bizikasi erakundeak antolatuta jarrera nahasteak edo dementzia duten gaixoak nola zaindu behar diren izango dute hizpide ikastaroan. Azaroaren 29an abiatuta hilabeteko iraupena izango du eta astelehenetan eta eguaztenetan elkartuko dira bina orduko saioak egiteko; 17:00etatik 19:00etara.

Izena eman behar da

Gehienezko parte-hartzaile kopurua ipini dute, beraz aurrez izena eman beharra dago. Interesatuek hilaren 25a dute izena emateko azken eguna. Antolatzaileek ohartarazi dute ikastaroa egina dutenak kanpoan geldituko direla, eta ikastaro honetan sartzen ez diren interesatuendako hurrengo ikastaro bat antolatuko dutela.

     Izena emateko interesatuek hiru bide dituzte; udaletxera joan eta Patxi Gaztelumendi teknikariarekin egon, 943 – 76 93 94 telefono zenbakira deitu edo mezu bat bidali info@bizikasi.com helbidea. Ikastaroa Elgetan egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak