Domekan, bisita Espainiako gerrako frontera

Larraitz Zeberio Lekuona 2010ko aza. 4a, 16:14

Aurrerantzean hilean bi egingo dituzte; bisita gidaria ere aukeratu dute.

Domekan, hilak 7, egingo dute azaroko lehenengo bisita gidatua Intxortako ibilbide tematikora.  Euskaraz egingo da bisita hori eta  interesatua egonez gero gaur, barikua, da izena emateko azken eguna.
     Mankomunitateko turismo sailak antolatzen ditu bisitok eta talde bakoitzeko gehienez 30 lagun onartuko dituztela jakinarazi dute. Horregatik, ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea. Mankomunitateak hiru bide zabaldu ditu horretarako: turismo@debagoiena.net, 943 796 463 edo 943 718 911.

Bisita gidaria, arrasatearra

Intxortako ibilbide tematikoak piztu duen interesa ikusirik mankomunitateak bisitei maiztasun finkoa ematea erabaki du eta bisita gidari bat ere izendatu dute. Saioa Rozas arrasatearrak egingo du lan hori hilean bitan; lehenengo eta azken domekan, hain zuzen ere. Hurrengo bisita azaroaren 28an egingo dute, gazteleraz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak