Elgeta 2020: lehenengo herri bilera eguenean, hilak 4, egingo dute

Larraitz Zeberio Lekuona 2010eko azaroaren 2a

Zein premia dauzka herriak? Zer dago egiteko, mantentzeko, zuzentzeko...?; herritarren erantzunak jaso nahi ditu Udalak eta hiru lan bilera antolatu ditu. Lehenengoa asteon egingo dute.

Elgeta 2020 egitasmoaren baitan egingo diren hiru lan bileretatik lehena eguenean, hilaren 4an egingo dute. Interesatuek 19:00etan dute hitzordua kultura etxean. Osasun publikoa, herriko garapen soziala, herri bizitza eta harremanak, herritarren parte hartzea, mugikortasuna , ibilgailuen zirkulazioa ... askotariko gaiak landuko dituzte.

Hiru lan talde

Parte hartzaileak hiru taldetan banatuko dituzte eta talde bakoitzean, ordu erdiz, bi gai landuko dituzte. Txandaka parte hartzaile guztiak hiru taldeetan hartuko dute parte. Herritarrei bilera horietan parte hartzeko eskatu diete udaletik. Joaterik ez dutenek ekarpenak idatziz ere egin ditzakete udal webgunearen bitartez edo herritarren postontziaren bitartez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak