Oxel Erostarbe izango da kiroletako batzordeburua, eta Ana Gillegik hartuko ditu Hezkuntza eta Jaiak, Kultura eta Euskara batzen dituena.
Agintaldi hasieratik Rebeka Uberaren ardurapean zeuden Kiroletako eta Hezkuntzako batzordeak Oxel Erostarberen eta Ana Gillegiren eskuetara pasako dira. Gainera, udal gobernuak batean batuko ditu Jaiak, Kultura eta Euskara. Ana Gillegi izango du buru batzorde horrek. Irailaren 28an egindako osoko bilkuran onartu zituen aldaketok udalbatzak.