Auzotarrek Asentzioko bidea erabiltzeko aukera izango dute

Larraitz Zeberio Lekuona 2010ko urr. 1a, 14:41
Baso ustiapenerako ere erabili ahalko dute, azkenean, auzotarrek.

Asentzioko bidea dela-eta lehen akordio batetara iritsi dira Elgetako udala eta Angiozar auzoko ordezkariak. "Baso ustiapenerako Ansentzioko bidea erabiltzeko aukera izango dute auzotarrek", esan du Oxel Erostarbe alkateak. "Behar den moduan gogortua dagoela esan digute adituek eta behar den moduan erabiltzen bada ez dela hondatuko". Bi aldeek Asentzioko sarreran langa edo erromara bat ipintzea adostu dutela azaldu du alkateak baita erabili ostean erabiltzaileek bidea garbi laga beharko dutela ere. Asentzion aparkatzea debekatuta dagoela adierazten duen seinalea ipintzea ere adostu dutela esan du Erostarbek.

Asentzioren erabilera

Bi aldeek momentuz adostu ez dutena gunearen beraren erabilera da. Elgetako udala Angiozar auzoko ordezkariek egitekoa duten proposamen baten zain dagoela adierazi du Erostarbek eta Asentzioko gunearen mantenu gastuen inguruan hitzegin beharra egongo dela gaineratu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak