Patronatuaren eraikinarendako egindako proposamenak Espaloian ikusgai

Larraitz Zeberio Lekuona 2010ko urr. 1a, 14:06
Ideia lehiaketara aurkeztutako 20 proposamenak Espaloia kafe antzokian egongo dira ikusgai gaur arratsaldetik aurrera.

Elgetako udala erabaki garrantzitsu bat hartzeko puntuan dago. Domingo Iturbe patronatuaren eraikinaren Ideia lehiaketara aurkeztutako 20 proposamenak Foru Aldundiko zein Arkitektoen Eskolako teknikoen esku egon dira egunotan.

     Ateratako ondorioak gaur bertan aurkeztuko dituzte udaletxean egitekoa den bilera batean. Besteak beste, proposamen bideragarrienak zeintzuk diren argituko dute bertan.    Gero, ondorio horiek guztiak asteleheneko Hirigintza batzordean baloratuko dituzte.

Gotzaindegiaren erantzunaren zain

Bien bitartean, Udalak eraikinaren erabilera eskubideen gainean Gotzaindegiak aurkezteko duen proposamenaren zain dago. Udal ordezkariak orain bi aste batzartu ziren Jose Inazio Munilla gotzainarekin eta 15 eguneko epean erantzun bat emateko konpromisoa hartu zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak