Zabala Hermanosko langileek elkarretaratzea egin dute Eibarren

Larraitz Zeberio Lekuona 2010ko urr. 1a, 15:09
Goizeko 10:00etan bilera egin dute Norica-Laurona enpresako arduradunekin. Zor dizkieten lau nominetatik bat urriaren 13an kobratuko dutela agindu diete.

Norica Lauronako ordezkariek konpromiso hori hartu dute gaur Zabala Hermanos lantegiko ordezkariekin egindako bileran. "Nomina bat urriaren 13an kobratuko dugula esan digute", adierazi du Elgetako lantegiko beharginen ordezkari sindikal Carlos Cotillasek. "Gainerako hirurak hurrengo nominekin batera jasoko ditugula agindu digute".

Elkarretatzeak Eibarren

Agindutakoa zuhurtziaz hartu dute langileek. "Gauza asko agindu dizkigute azkenaldia eta ez dituzte bete", esan du Cotillasek. Horregatik aurreikusita zuten moduan elkarretaratzea egin dute Eibarko Norica enpresa aurrean. Asmoa dute, gainera, elkarretaratzeekin jarraitzeko. Astelehenean egingo dute hurrengoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak