Zuzeneko testigantzak jaso ditu bere liburuan Jesus Gutierrezek

Maider Arregi 2007ko mar. 28a, 22:45
Sei atal ditu liburuak eta zuzeneko bizipenak jasotzeaz gain garaiko errealitate soziologikoa, gerrako pasarteak eta gerraosteko errepresio gogorra biltzen ditu.


Lau urte behar izan ditu Jesus Gutierrezek La Guerra Civil en Eibar y Elgeta liburua idazteko.  Eguenean Espaloia Kafe Antzokian egindako aurkezpen ekitaldian esan zuen pozik dagoela emaitzarekin, baina aitortu zuen ez dela lan erraza izan. "Testigantzak jasotzea bereziki zaila izan da", esan zuen Gutierrezek. "Askok ez dute gerraren testigantzarik eman gura izan. Gertatu zait, era beran, elkarrizketa hasi eta bertan behera utzi behar izatea elkarrizketatuari nekagarriegia zitzaiolako garai haiek gogora ekartzea. Urteak pasa dira baina askok, oraindik ere, ezin dute testigantzarik eman".


Sentimenduz betetako lana

"Eibar eta Elgetan egoera gogorra izan zela jakinekoa zen, baina herri mailako azterketa lana egitea falta zen", adierazi du Gutierrezek. "Zenbait gauza argitaratzeko garaian kontu handiarekin ibili behar izan dut, izan ere sentsibilitatea handia da oraindik ere alde bietan". Eibar eta Elgetako Udalek argitaratutako liburua salgai dago 20 eurotan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak