Martxoan atxilotu zituztenetik adingabeendako Zumarragako zentro itxian egon dira bost adingabeak, epaiketa gertatu arte kautelazko neurri moduan. Epaiketa egin dute eta Auzitegiko Lehen Sailak atzera bota du adingabeen defentsen errekurtsoek eskatutakoa: adingabe horiek Zumarragatik irtetea. Hala, bertan jarraitu beharko dute.
Entzutegiko autoak dioenez, Aixolako zentroa hondatzen hasi ziren atxilotutako adingabeak: "bakartze-gela erre zuten, altzariak, ateak, ordenagailuak eta kristalak apurtu zituzten, baita Ertzaintzaren eta zaintzaileen autoak ere". Horrez gain, ertzainak iraindu eta mehatxatu zituzten.