Astelehenetan elkartzen dira eskolako gela batean dantza ikastaroan izena eman duten zortzi umeak. "5-8 urte bitarteko umeak dira eta kopuru polita da.Dantza ezberdinak egiteko aukera ematen du", adierazi du Patxi Montero irakasleak. Gehienbat korro dantzak landuko dituztela esan du Monterok. Hasiera batean ikastaroa eskolako ganbaran egitekoa bazen ere eskolako gela batean egingo da azkenean.