Zortzi bikotek eman dute izena herriko pilota txapelketan

Larraitz Zeberio Lekuona 2007ko urr. 18a, 19:25
Lehenengo norgehiagokak, hilaren 19an, barikua, jokatuko dira udal pilotalekuan. Hiru partidu dira eta 20:15ean hasitako jokatuko dituzte.

Barikuan, hilak 19, jokatuko dira udal pilotalekuan helduendako herri mailako 4 t'erdiko pilota txapelketako lehenengo norgehiagokak.
Zortzi bikotek eman dute aurten izena txapelketan, tartean iazko txapeldun Alex Arantzabal eta Alberto Telleriak. Arantzabalek, baina, min hartu du eta seguruenik ordezko batek jokatu beharko du bere ordez. Horiekin batera pilotan egin duten beste bikoteak honakoak dira: Jabier Bolinaga-Iñaki Izagirre, Luis Antonio Alkorta-Gorka Bolinaga, Pello Larrea-Mikel Elkoro, Asier Morales-Fernando Zenitagoia, Iñaki Ugarteburu-Jose Mª Zubiaurre, Joseba Arbulu-Mikel Arkarazo eta Koldo Goenaga-Roberto Basauri.


Finala, urtezahar egunean
Barikuan, txapelketako lehenengo partiduak jokatuko dituzte, 20:15ean hasita. Hiru norgehiagoka izango dira. Finala, urtero legez urtezahar egunean izango dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak