Ohar baten bidez Elgetako Herri Eskolako zuzendaritzak jakitera eman du eskolako zenbait ikaslek zorriak dituztela.
Urteroko bisita izan ohi da zorriena eskoletara eta bisitari horiek laster ugaritzen dira, gainera.
Arazoari lehenbailehen konponbidea jartzeko eskolan umeak dituzten famili guztiei beharrezkoak diren neurriak hartzeko deia egin diete.