Aulkiak eta harmailak bete egin ziren. Ikuskizuna hasi baino 30 minutu lehenago gehienak hartuta zeuden. Zirko txikia da Payaso zirkoa; animalien hezitzaileak orekari lanak ere egiten ditu, krispetak saltzen zituen neska berdina zen sokaren gaineko ikuskizuna egin zuena... Baina urte mordoa ziren herrira zirkurik etortzen ez zela, eta dezenteko zalaparta eragin du herrian. Malabaristak, orekariak, pailazoak eta mota askotako animaliak erakutsi zituzten ordu eta erdi pasatxoko ikuskizunean; Afrikako zezena, lama bat, bi suge, ponia... Umeek ez dute berehalakoan ahaztuko!