Zikloiak bere arrastoa utzi du Elgetan ere

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko urt. 27a, 22:02

Arriskua aldenduta kalteen balorazioa egiteko garaia da. Zikloiak ez du kalte pertsonalik eragin, baina bai materialak.

Aste bukaeran zikloiak gogor astindu ditu Elgetako bazterrak ere. Hirigunean argi-indar barik egon ginen gauerdian hiru orduz eta egoera larriagoa izan da Arantzeta zeharrean edo Arraotz Aurren esaterako. Bariku gauerditik astelehen iluntzeraino egon dira argi barik bi auzo horietan.

    Herrian zikloiak kalteak sortu ditu zenbait udal eraikinetan. Etendura egon zen kaleko argiterian eta bost bat farola apurtu ditu haizeak. Torrealdeako transformadorean matxura egon da eta herriko zenbait zabor edukiontzi bere lekutik irten dira. Berraondoko edukiontzi zuriak, esaterako, kalteak sortu ditu auto batean.

     Teilak ere mugitu ditu haizeak han eta hemen. Salbador kalean, Domingo Iturben, Torrealdean, Arrota baserrian... Pinuak ere apurtu ditu zikloiak. Eremu kaltetuenak Uberako Bolu baserri ingurua eta Asentzio izan dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak