Ziburu-guneak egokitzen joateko plangintza abiatzear

Larraitz Zeberio Lekuona 2007ko urriaren 24a

Ziburuak adin tarte ezberdinei egokituak behar dutela uste du Udalak.

Herrian lau ziburu-gune daude. Bolatokian, Industrialdean, Maala parkean eta berriki Torrealdean jarritakoa.  Udalak uste du herrian dauden ziburuak oso antzerakoak direla. Hala, aurrerantzean adin tarte ezberdineko umeak eta euren garapena kontuan hartuko dituen ziburuak aukeratzeko plangintza egitea da asmoa."Gaiaren inguruan hausnarketa egiteko monografiko bat zabaldu nahi dugu herrian", esan du Rebeka Ubera zinegotziak. "Bilera bat deituko dugu laster".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak