Zerga igoera 'bidegabekeria' dela salatu du EAJ-EAk

Larraitz Zeberio Lekuona 2007ko aza. 14a, 21:32
"Udalak herritar guztiak zigortzen gaitu" adierazi du oposizioko taldeak. Zaborraren tasaren igoera, baserritarrei tasa hori aplikatzea eta etxebizitza hutsei aplikatuko zaien zerga berria gogor kritikatu ditu EAJ-EAk.

EAJ-EAk ordenantza fiskalen gainean udal gobernuak egindako proposamenaren aurka bozkatu zuen urriko osoko bilkuran. "Udalak onartutako bidegabekeria elgetarren aurrean salatu nahi dugu", adierazi dute.

Zaborraren zerga %16,1 igoko da Elgetan Udalak zerbitzu berezien bilketa herritarrek ordaintzea onartu baitu. "Salagarria da kontuan hartuta gainontzeko Udalek bere gain hartzen dituztela era horietako gastuak", esan du oposizioko taldeak.
Lehenengo aldiz zerga hori baserriei aplikatzea ere ez du begi onez ikusten EAJ-EAk.  "Askotan berba goxoak erabili arren, baserritarren kalterako diren neurriak onartzen ditu Aralarrek".

Etxebizitza hutsei, zerga
Etxebizitza hutsei aplikatuko zaien zerga berriaren harira, Udal gobernua bere kaxa gauzak asmatzen ari dela salatu du oposizioak.  "Oposizioan zegoenean hainbeste kritika egindako Aralar taldea da orain elgetarroi gure poltsikoak husteko agintzen diguna". Gaia konplexua dela adierazi dute, azterketa serioa eskatzen duena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak