Zerbitzu berri eta "berdeagoak", Asentzion

Ubane Madera 2010eko martxoaren 28a

Gaur goizean (domeka), dozena bat pago kimu landatu du elgetar talde batek Asentzion. Zuhaitz Eguna ospatu dute modu horretan, baina Zuhaitz Egun berezia izan da, udal ordezkariek aprobetxatu dutelako Asentzion egindako berritze obrak erakusteko. Aparkaleku, komun eta mahai berriak egokitu dituzte, besteak beste.

50 aparkaleku (autobus zein automobilendako), komun berriak (automatikoak), harez egindako bidegorria, eta ermitaren inguruan, mahai eta parrilla berriak egokitu dituzte Asentzio inguruan.

Txukuntze obrak baino gehiago

Oro har baina, ingurua txukuntzea baino helburu handiagoa izan dute Asentzioko obra horiek. Ingurumena babestu gura dute, adibidez; horregatik bota dute harea lehengo asfaltozko errepidearen lekuan, bide naturalagoa sortuz. Era berean, bidea itxi egin dute, Asentziora bertara autoarekin edozein sar ez dadin.

Horrekin batera, "Elgeta eta Asentzio arteko lotura handitu" egin gura izan dute bidegorriaren bitartez, Oxel Erostarbe alkateak azpimarratu duen moduan. Izan ere, azkenaldian egindako obren bitartez, txukundu eta bisitariendako gertu ipini dute Espainiako gerrarekin lotutako gunea: Intxortako trintxerak berritu, Intxortako Atea monumentua, eta orain, Asentzio egokitu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak