Zapatuan Xabatek eta Arratek egin zuten gixau onena

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko eka. 22a, 17:39
Sei koadrila animatu ziren zapatuko Koadrila Egunean Gixau lehiaketan parte hartzera. Goxoena, epaimahai kideen iritziz Milizianoak taldearena izan zen.

Gixau lehiaketa, haur jolasak, herri bazkaria eta dantzaldia... egun osoko festa izan zen zapatukoa. Goizean umeak gustura ibili ziren Salbador kaleko puzgarrian. Txikienek, berriz, koloretako bolekin beteriko igerilekua izan zuten jolaserako.

     Bien bitartean mimo handiz aritu ziren sukaldariak plazan. Gixau onena nork prestatu zen lehia eta epaimahaiko kideek, azkenean, Xabatek eta Arratek osatutako 'Milizianoak' taldeari eman zion sari nagusia. Bigarren saria Luisito, Gaizka eta Oierren taldeak eraman zuen. Hirugarrena Idoia Elkoro eta Mireia Berriozabalen taldeak.

     Herri bazkaria egin zuten jarraian bertaratutakoek Herriko plazan bertan, eta ondoren etorri ziren korro dantzak Erdizka Lauetan talde bizkaitarrarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak