Arrakasta handia izan du herrian lore sikuen ikastaroak. Helduen ikastarorako 17 lagunek eman dute izena eta astelehen eta eguenetan egingo dituzte saioak, 18:30etatik 20:30etara.
Zapatuan, hilak 20, umeendako saioa egingo du Pili Arinek. 17:00etan elkartuko dira Kultura Etxean eta bi orduko ikastaroa egingo dute. Saio bakarreko ikastaroa izango da eta 16 umek eman dute izena.