Zapatuan, hilak 10, eskola umeek atletismo jardunaldia egingo dute

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko maiatzaren 9a

Elgetako udalak eta Egokik antolatuta zapatuan, hilak 10, atletismo jardunaldia egingo dute 6-12 urte bitarteko gazteek. Bolatokian elkartuko dira 12:00etan hainbat atletismo froga egiteko.


Altuera eta luzera jausia, pisu eta jabalina jaurtiketa 50 metroko lasterketa eta 50 metroko hesi-lasterketa egingo dituzte, besteak beste. Antolatzaileek bi taldetan banatuko dituzte gazteak; 6-8 urte bitartekoak alde batetik, eta 9-12 urte bitartekoak bestetik. Herrian berriki egindako kros txapelketak arrakasta izan zuen, eta errepikatzea nahi dute antolatzaileek.


Mendi bizikleta irteera

Udalak eta Egokik mendi bizikleta irteera antolatu dute hilaren 18rako, domeka. Errege Bardea (Nafarroa) aukeratu dute 40 kilometro eta zailtasun ertaineko ibilbidea egiteko. Izenematea zabalik dago  hilaren 16ra arte. Bidaia autoetan egingo dute. Gogoratu, azkenik, zabalik jarraitzen duela hilaren 15era arte kirolean lehenengo laguntzak emateko oinarrizko ikastaroan izena emateko epeak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak