Zapatuan Espaloian agote baten istorioa opera formatoan aurkeztua

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko azaroaren 18a

Lurbira talde lirikoak 'Euskal ipuin bat' izeneko obra aurkeztuko du Elgetan. Publiko guztiendako obra da. 22:30ean hasiko da. Antolatzaileak udala eta Kutxa.

Jon agotea da eta ihesean Behe Nafarroako herri batera iritsi da. Haserre dago agoteek jasaten duten bazterkeriarekin eta bidegabekeriekin. Mendekua hartzeko prest dago, eta inguruko emakume guztiak liluratzen saiatuko da ahalik eta ondorengo gehiago edukitzeko.

Euskal ipuin bat

Gidoiak euskal ipuin bat du jatorri eta Aita Donostiak harmonizatutako herri kantekin lagunduta iritsiko zaigu Elgetara. Lurbira taldea espezializatutako dago ikusle guztiendako ikuskizunetan. Musika klasikoaren eta kantu lirikoaren mundura ahalik eta publiko handiena hurbiltzea dute helburu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak