Zapatuan, bertso kanporaketa Elgetan

Miren Arregi Amasorrain 2007ko urr. 5a, 15:34

Lau kanporaketa saio jokatuko dira asteburuan Gipuzkoako bertsolari txapelketaren barruan; horietako bat Elgetako Kafe Antzokian, 18:00etan.

Elgetako kanporaketa saioa Espaloia Kafe Antzokian egingo dute, esan bezala bihar, 18:00etan hori ere. Han ere beste debagoiendar bat egongo da: Eñaut Uriarte bergararra da hura, eta taula gainean izango ditu aurrez aurre Egoitz Alkorta, Xabi Astigarraga, Nahikari Gabilondo, Manu Goioaga eta Alaia Martin.

Getarian, Jokin Labaien

Bihar beste hiru kanporaketa saio jokatuko dira, Ataunen, Errenterian eta Getarian. Getarian egingo den kanporaketa Iturzaeta herri eskolako antzokian izango da, bihar, arratsaldeko seietan hasita, eta bertan izango da lehian Jokin Labaien arrasatearra. Aurkari izango ditu Joxe Joakin Aizpurua, Oier Aizpurua, Bixente Gorostidi, Aitor Urbieta eta Andoni Otamendi.



ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak