Zapatuan, abenduaren 1ean, egingo dute Gabonetako Boleta Txapelketako lehenengo saioa

Larraitz Zeberio Lekuona 2007ko azaroaren 29a

Zapatuan, abenduaren 1ean, emango diote hasiera urteroko Gabonetako Boleta Txapelketari Bolatokian. 23:00etan egin dute hitzordua Bolatokian.

Gainerako saioak abenduaren 15ean, 22an eta 29an egingo dituzte, 23.00etan. Saio bakoitzak bere saria izango du, jarritako diru kopuruaren %35a, %25a, %15a eta %5a hurrenez hurren. Azken jardunaldian, abenduaren 29an Erregulartasun txapelketako sariak ere banatuko dituzte.

Lehenengoak urdaiazpiko bat eta erreserbako botila ardoa eramango du. Bigarrenak, bakailua eta kriantza ardoa eta hirugarrengoak gata eta txanpaina.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak