Bergarako San Martin jaiak direla-eta gaueko autobus zerbitzu berezia izango dute elgetarrek erabilgarri zapatu gauean. Elgetatik Bergarara jaitsi nahi dutenek honako orduetan izango dute garraio publikoa erabilgarri: 00:30, 01:30, 02:30, 03:30, 04:30, 05:30 eta 06:30.
Bergarako San Martin jaietan ibili eta etxera bueltatzeko autobusak, berriz, honako orduetan izango dira: 00:10, 01:10, 02:10, 03:10, 04:10 eta 05:10. Zerbitzu berezi hori elgetarrek gau horretan autorik ez hartzeko ipini da Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Inguruko beste herri batzuetako jaietan esperientzia oso positiboa izan da eta honakoan ere erabiltzaileen esku ipini nahi izan da.