Zapatu arratsaldean, azaroak 7, rally bat igaroko da Elgetatik

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko azaroaren 4a

Bi errepide zati moztu egingo dituzte 14:00etatik 20:30era. Bata, Elorriotik Elgetako industriaguneraino doana, eta bestea Angiozar auzotik Kanpanzarreraino doana.

Sortu berria den Durangalde Racing Elkarteak antolatu du zapaturako III. Bizkaiko Behatokiko Rallya. Jakinarazi dute 80 parte-hartzailek jokatuko dutela hiru sektore dituen proba, horietako bi Elgetan. Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Errioxa eta Kataluniatik etorriko dira gidariak.

Bi tramu Elgetan

Zapatuan, Elgetan bi sektore jokatuko dira. Antolatzaileek eskatzen dute hori kontuan hartzeko, eta barkatzeko sortuko diren eragozpenak. Hemen gurean jokatuko diren sektoreen nondik norakoak eta ordutegiak.

15:00etan hasita, Elorrio-Industrialdea 1. pasea
15:45ean hasita, Angiozar-Kanpanzar 1. pasea
17:00etan hasita, Elorrio-Industrialdea 2. pasea
18:00etan hasita, Angiozar-Kanpanzar 2. pasea


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak