Zapateroren dirua leihoetarako, barandetarako eta eskolarendako

Larraitz Zeberio Lekuona 2010ko urt. 29a, 11:44
Itoginak dituen Herri eskolako fatxada konpontzeko 42.441 euro bideratuko dituzte. Herriko bost gunetan barandak ipintzeko edo berritzeko, berriz, 35.861 euro gorde dituzte.

Estatu Fondoko diruarekin Herri eskolako fatxada konpontzea, herriko barandak berritzea, eta udaletxeko leihoak aldatzea nahi dute udal arduradunek. Hirigintza batzordean asteon adostu moduan hiru proiektu nagusi horietara bideratuko dute Zapateroren bigarren E plana.
     Aurten Estatu Fondotik Elgetara 113.512 euro etortzea aurreikusten dute udal arduradunek. Dirulaguntza hori ahalik eta modu eraginkorrean optimizatzen saiatuko direla aurreratu dute. Madrilek urtebeteko epea ematen du lanak egiteko, baina udaletxean lehenbailehen hasi nahi dituzte. "Lanak esleitu bezain pronto", adierazi dute.

Leihoak eta barandak

Udaletxeko leihoak aldatzeko erabakia eraginkortasun energetikoa hobetzeko irizpidea jarraituta hartu dute. Iaz jasotako dirulaguntzarekin, besteak beste,  udaletxeko fatxada eta teilatua konpondu ziren. Zaharkituta dauden leihoak aldatuta energia aurreztuko litzateke. Egitasmo horretara bideratutako diru kopurua 35.209 euro da.
     Herrian, bestalde, hainbat baranda ipintzeko edo berritzeko beharra ikusi dute udal arduradunek. Berraondokoan, kafe antzokirako bidean, Artekalen eta Domingo Iturbe kalean ipintzea lehentasunezkotzat jo dute. Hala, 35.861 euroko diru saila bideratuko dute horretara.

Herri eskolako fatxada

Antzemandako beste premia bat Herri eskolako fatxada konpontzea izan da. Itoginak ditu eta horiek konpontzeko zein teilatu-hodi egoki bat ipintzeko 42.441 euroko partida aurreikusi du udalbatzak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak