Zapateroren bigarren planak 113.513 euro ekarriko ditu Elgetara

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko urriaren 29a

Aurreko urtean 186.015 euro ekarri zituen 'plan E' delakoak herrira, eta udaletxeko, kiroldegiko eta Bolatokiko teilatuak konpondu ziren.

Elgetako udalak, orain, 113.513 euro horiek zertan inbertitu erabaki beharko du. Aurten, dirulaguntza ez dute aurkeztutako proiektuen arabera eman. Dirulaguntzak kanpainak ezartzen dituen baldintzak aztertu beharko dituzte orain udaletxean zein proiektu garatu erabakitzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak