Zaletuek perretxiko erakusketa polita egin dute aurten ere

Jon Berezibar 2009ko urriaren 19a

Perretxiko zale ugari dago herrian, eta haien lanaren erakusketa ederra izan zen domekan plazan.

Lan txukuna egin dute aurten ere, 60 bat espezie batu, sailkatu eta erakutsi zituzten-eta. Orain dela aste batzuk hasi eta Elgeta zein Araba aldean jasotako aleekin sorta ederra osatu zuten, jangarri, hilgarri eta sukaldaritzarako baliorik ez daukatenekin. Txikienek ere izan zuten zaletzeko aukera, atzo ere Intxorta eta Asentzio aldetik txangotxoa egin zuten-eta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak