Zakurrek ardiak erasotu dituzte Elgetan

Zuriñe Madinabeitia 2007ko urtarrilaren 11

Urritik hona, zakurren erasoak ugaritu egin dira Elgetan. Azken erasoa Beizu baserrian izan da. Zakurrek ez dute ardirik akabatu, baina, kolpe handiak jasan dituzte.

Hilaren 4ko eguraldi ona aprobetxatuz, Enrike Astola baserritarrak ardiak mendian zituen.Baina gauean zakurren erasoak izan zirela eta, laster itzuli ziren ardiak etxera. Izututa ia hiru kilometroko bidea egin zuen artaldeak.

Ez da lehenengo aldia horrelako erasoak gertatzen direla Elgeta inguruan. Artzainak kezkatuta daude. Oraingo honetan zakurrek ez dute ardirik akabatu, baina gertatu izan da.

Baserritarrek ez dute nora jo. Erasoek eragiten dituzten kalteak handiak dira eta ez ditu inork bere gain hartzen. Itxaropen bakarra zakurrak ikusi eta jabea aurkitzea da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak