Zabalik dago Uruburuko tasatuetako zozketa berrian izena emateko epea udaletxean

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko urr. 3a, 15:58
Momentuz lau etxebizitza daude hutsik Uruburun eta Udalak azaroko lehenengo astean zozketatu nahi ditu.

Eguenean Elgetako udalbatzarrak, Aralar eta EAE-ANVren aldeko botoekin eta EAJ-EAren abstentzioarekin Uruburuko tasatutako 4 etxebizitzen zozketan parte hartzeko baldintza pleguak onartu zituen. Hilaren 8an, eguaztena, sinatutako dituzte eskriturak Uruburuko etxebizitza tasatuen onuradunek.
Uneotan promozio horretako lau etxebizitza, ordea, jabe barik daude eta Udala akordio batera iritsi da Irualde Bat enpresa sustatzailearekin hiru hilabeteko epean etxebizitza horiek  zozketatu eta eskriturak sinatzeko. 
"Epe laburra da eta egutegi bat finkatu dugu", adierazi du Oxel Erostarbek. "Interesatuek urriaren 3tik 20ra izena emateko aukera izango dute. Hilaren 23an onartutakoen eta ez onartutakoen behin behineko zerrenda aterako dugu. Erreklamazioak aurkezteko epea 30era arte egongo da zabalik eta behin betiko zerrenda urriaren 31n aterako dugu. Zozketa azaroaren 6ko astean egingo genuke eta eskriturak abenduko lehenengo astean".

Baldintza plegua

Ez da diru sarrera minimorik aurkeztu beharko zozketan parte hartzeko. Diru sarrera maximoei dagokionean, pertsona bakarreko unitate familiarrek gehienez 24.000 euroko muga ezarriko zaie eta bi edo hiru kideko unitate familiarrei gehienez  33.100 euro. Gainera, azken bost urteetan Elgetan erroldatua egon izana beharko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak