Zabalik dago udalekuetan izena emateko epea

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010ko api. 28a, 12:36
Udako aisialdia 2 urtetik 12 urtera bitarteko gaztetxoei zuzendutako eskaintza da. Izena emateko azken eguna maiatzaren 26a da.

Herriko jaien ostean, uztailaren 5etik 30era garatuko da udako kanpaina. Ordutegia izango da: 9:00etatik 13:00etara. Hala ere, Udalean adierazi dute  umeei harrera pertsonalizatua egin eta bakoitzaren erritmoa errespetatzeko 9:00etatik 10:00etara egingo dutela harrera.

     Izena eman gura duenak udaletxera jo beharko du. Ume bakarragatik ordaindu beharko da: lau aste, 90 euro; bi aste, 70 euro; eta, aste bakarra, 45 euro. Bi ume izanez gero, umeko: lau aste, 70 euro; bi aste, 60 euro; eta, aste bakarra, 35 euro. Azkenik, hiru ume edo gehiago izanez gero, umeko: lau aste, 60 euro; bi aste, 50 euro; eta, aste bakarra, 30 euro.

11 helburu

Helburuak dira: lagun artea, baloreak, jarrera aktiboa, integrazioa, euskara, kooperazioa, kontsumo eza, garapena, sozializazioa, ingurumena eta ohitura osasuntsuak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak