Zabalik dago Eskola Kirolean izena emateko epea

Larraitz Zeberio Lekuona 2007ko irailaren 20a

Elgetako Kirol Kontseiluak Eskola Kirola programan parte hartzeko deia zabaldu du. Izena emateko epea irailaren 28ra arte dago zabalik. Zerbitzua 3., 4., 5. eta 6. ikasturteko umeei eskaintzen zaie eta prezioa 35 euro da.

Eskola Kirola zerbitzua, 3., 4., 5. eta 6. ikasturteko eskolarrei eskaintzen zaie. Zerbitzuaren ikasturteko prezioa 35 euro da. Ordutegia eta eguna oraindik zehazteke badago ere, astean ordubeteko saio bi egitea proposatzen dute Kirol Kontseilutik. Horretaz gain, zapatu goizetan txapelketak jokatuko dituzte Bergaran urritik maiatzera bitartean.


Kirol hastapena

Kirol hastapena helburu duen zerbitzua ere eskaintzen dute aurtengo ikasturtean, 6-8 urte bitarteko umeendako. Oinarrizko soin hezkuntzan jolasean oinarritutako metodologia lantzen dute. Izena emateko epea irailaren 28ra arte egongo da zabalik eta prezioa 35 euro da. Kasu honetan, umeek astean ordubeteko saioa egiten dute.

Bilera urriaren 8an
Kirol Kontseiluko arduradunek urriaren 8an egingo dute bilera izena emandako haur eta gurasoekin. Kultura Etxean izango da. 19:00etan kirol hastapenekoekin eta 19:30ean Eskola Kirolakoekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak