Zabalik dago datorren astean hasiko den marmelada, kontserba eta likore ikastarorako izenematea

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko azaroaren 4a

Bi orduko bost saio egingo dituzte Ozkarbi elkartean azaroaren 12an hasita. Ikastaroa doan da eta Arantxa Azurmendik egingo ditu irakasle lanak.

Elgetako udalak Bizikasi erakundearekin batera antolatutako ikastaroa da. Martitzenetan eta eguenetan egingo dute ikastaroa 16:30etik 20:30era. Ikasiko diren errezeten artean daude sagar irasagarra, intxaur-salsa, laranja likorea eztiarekin, ginden likorea, tomate eta azenario goxoa, tomatea kontserban, kafe likorea... Saioak azaroaren 12an, 17an, 19an, 24an eta 26an egingo dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak