Norica Lauronako ordezkariek konpromiso hori hartu dute gaur Zabala Hermanos lantegiko ordezkariekin egindako bileran. "Nomina bat urriaren 13an kobratuko dugula esan digute", adierazi du Elgetako lantegiko beharginen ordezkari sindikal Carlos Cotillasek. "Gainerako hirurak hurrengo nominekin batera jasoko ditugula agindu digute".
Elkarretatzeak Eibarren
Agindutakoa zuhurtziaz hartu dute langileek. "Gauza asko agindu dizkigute azkenaldia eta ez dituzte bete", esan du Cotillasek. Horregatik aurreikusita zuten moduan elkarretaratzea egin dute Eibarko Norica enpresa aurrean. Asmoa dute, gainera, elkarretaratzeekin jarraitzeko. Astelehenean egingo dute hurrengoa.