Yoga irakaslea izateko ikastaroa egingo dute Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2010eko martxoaren 20a

Yoga integratuaren eskolak antolatua, apirilaren 17an egingo dute lehenengo saioa. Matrikularen prezioa: 1.350 euro.

Ikastaroak bi zati izango ditu; teoria eta praktika eta zuzenduta dago jarduera fisikoko ekintzetako profesionalei, fisioterapeutei, gimnasiako monitoreei edo yogarekin interesa dagoen edonori. Zortzi hilabeteko iraupena izango du, hilean bitan, zapatuetan, elkartuko dira. Matrikularen prezioan material teorikoa, eta zati praktikoa egiteko esterilla, egurrezko takoak eta meditaziorako kuxina sartzen dira. Argibide gehiago 675 801 835 telefono zenbakian edo www.yogaintegrado.com helbide elektronikoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak