Yllanaren 'Splash' antzezlana Erregen egunean

Maider Arregi 2007ko urtarrilaren 3a

Zapatuan, urtarrilaren 6an, 22:30ean, izango da ikusgai Espaloia Kafe Antzokian. Sarrerak salgai daude dagoeneko.



Itsasoa ekarriko dute Elgetara. Modu espotaneoan, freskoan eta originalean ikusiko ditugu itsasoko abenturak.
Bainurako txapelarekin, marradun kamisetekin... eta hiru aktore taula gainean. Tiburoiak ikusiko ditugu antzokian eta gainera surfeatu egingo dute hauen tartean. Ironia onomatopeiez jantzitako ikuskizuna dugu Yllanaren Splash.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak