EAJ izan da alderdirik bozkatuena Elgetan, 256 botorekin, jasotako botoen %42 hain zuzen. Baliogabeko botoak eta Aralarrenak parekatu egin dira: 4 boto gehiago baliogabeak Aralarrenak baino. PSE-EE izan da laugarren indarra eta EAk, PPk eta EBk antzeko botoak jaso dituzte, 17 boto, 16 eta 13 boto hurrenez hurren. Partaidetza %71ekoa izan da gaurko bozketan Elgetan.