Xalbadorpe erretiratuen elkarteko zuzendaritzan bederatzi lagun izango dira aurrerantzean

Larraitz Zeberio Lekuona 2010ko mar. 24a, 23:20
Aurreko astean egin zuten urteko batzar orokorra. Zuzendaritzan sartu diren kide berriak Luis Mari Arantzeta eta Fermin Iribar dira.

Aurrerantzean zazpi beharrean bederatzi kide izango ditu erretiratuen elkarteko zuzendaritza batzordeak.  "Zuzendaritzakook hilaren 31n elkartuko gara karguen banaketa egiteko", esan du azken lau urteotan presidente karguan izan den Zezilio Totorikaguenak. "Batzordean bi lagun gehiago egoteak ardurak gehiago banatzea ahalbidetuko du. Hori zen helburua". Aurten ere ez da presidente kargurako inor aurkeztu, eta azken orduko ezusterik ezean Zezilio Totorikaguena berrituko dute karguan datorren asteko batzarrean.

Irisgarritasun lanak, jaien ostean

Ozkarbin elkartean egitekoak diren irisgarritasun lanak ere aipatu zituzten urteko batzarrean. "Esan digute jai ostean hasiko dituztela lanak", esan du Totorikaguenak. "Pozik daude bazkideak".

Ordainketak, banku bidez

Erretiratuek, bestalde, ezingo dute aurrerantzean Ozkarbin ordainketarik dirutan egin. Eskatzen zaie kontu korronteko zenbakia erretiratuen elkarteko zuzendaritzako baten bati ematea edo bestela Ozkarbi elkarteko juntako ordezkariren bati.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak