Xalbadorpe elkarteak 80 urtetik gorako bazkideak omenduko ditu eguenean

Larraitz Zeberio Lekuona 2010ko ira. 21a, 13:17
Lau urtetik behin egiten duten bazkari horretan 40 bat lagun espero dituzte aurten.

Gonbidapenak banatuta daude, izan ere Xalbadorpe elkarteak 80 urtetik gorako 64 bazkide ditu eta guztiak daude hilaren 23an, eguena, Ozkarbi elkartean egingo duten bazkarira gonbidatuak. Ekimenak harrera ona izan du eta 40 bat lagunek konfirmatu dute parte-hartzea. Bazkaldu aurretik, 13:00etan, meza entzungo dute eta bazkalostean Kutxak emandako opariak banatuko dituzte parte-hartzaile guztien artean.
 

Santo domingon, primeran

Eguaztenean, berriz, erretiratu taldea Santo Domingo de la Calzada herrian izan zen egun pasa. Primeran ibili zirela esan digute. David Morena upategian egin zituzten hamarretakoa eta bazkaria. Santo Domingo eta Aro ere bisitatu zituzten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak