Uztaila osoan pediatra kontsulta barik egon gara Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2009ko uzt. 30a, 17:44
Pediatra falta dagoela-eta, gainera, Osakidetzak txertorik gabeko umeen rebisioak kentzeko erabakia hartu berri du.

Uztailean Bergarara jaitsi behar izan dute Elgetako umeak kontsulta pasatzera. Elgetako umeei kontsulta pasatzen dien medikuak oporrak hartu dituela-eta, Osakidetzak ez du ordezkorik ipini. Uztailerako hitzordua zuten famili batzuk, gainera, ez dute inolako abisurik jaso eta alperrik joan dira kontsultara.

Rebisio gutxiago

Osakidetzak, gainera, orain arte umeei egiten zitzaien hainbat rebisio kentzeko erabakia hartu du pediatra falta dagoela argudiatuta. Hala, aurrerantzean, desagertu egingo dira txertorik gabeko rebisioak. Gutxienez 3., 5., 9. eta 15. hilabeteetako rebisioak.

Praktikantea amatasun bajarekin

Bada, egunotan, beste aldaketarik Elgetako osasun etxean. Maite Odriozola praktikanteak amatasun baja hartu du. Ordezkoa aurkituko dute erabiltzaileek bere lekuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak