Uruburuko transformadorearendako beste kokapen bat du Udalak

Larraitz Zeberio Lekuona 2007ko ots. 16a, 22:57
Domingo Iturbe kaleko iturri ondoan jarriko dela zabaltzerakoan, kale horretako bizilagun talde batek azalpenak eskatu ditu udaletxean.

Kezka sortu da Domingo Iturbe kaleko bizilagun batzuen artean. Aralarren azken buletinean honakoa irakur daiteke: "Urtarrileko Hirigintza batzordean esan zenez, transformadore elektrikoa Domingo Iturben dagoen iturriaren aldamenean kokatuko da".
    Udaleko Hirigintza teknikari Edorta Silvak azaldu duenez, oraindik erabakitzeke dago transformadore elektrikoaren behin betiko kokapena: "Oraingoz erabakita dagoen gauza bakarra da transformadorea ez dela etxebizitza tasatuen azpian joango".
    Silvak onartu du Udala transformadorearendako beste kokapen bat aztertzen ari dela, baina erabakia oraindik hartzeke dagoela: "Gobernu batzarrak hartzen ditu horrelako erabakiak eta aurretik, oraindik, otsaileko Hirigintza batzarra egin behar dugu hilaren 26an".


Transformadorea bueltaka
Silvak azaldu du transformadore elektrikoa nonbait kokatu beharra dagoela Uruburuko etxeek argindarra behar dutelako: "Kontua da", esan du Silvak, "ez duela inork transformadorea etxe ondoan nahi".
    Aralarrek esan du hasieratik defendatu duela transformadoreak etxeetatik ahalik eta urrutien egon behar duela. Herriko transformadoreen gaineko ikerketa eskatzen du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak